Uribe eskualdeko (Bizkaia) 175.000 herritarri emango die zerbitzu ospitaleak, hilaren 7tik aurrera. Inaugurazio ekitaldian izan dira gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua, erakundeetako eta Bizkaiko gizarteko 150 ordezkarirekin batera.
Urkulluk nabarmendu duenez, "espezialitate eta zerbitzu sorta zabala" izango ditu ospitaleak —zabaltzen joango dira—, "gaixotasunak diagnostikatzeko eta tratatzeko abangoardiako teknologiarekin". Hilaren 7an, kanpoko kontsultak eta erradiologia-zerbitzua jarriko dituzte martxan: aurreikusi dutenez, hurrengo sei hilabeteetan, 23.500 eri artatuko dituzte kanpoko kontsultetan, eta 26.000tik gora erradiologia-zerbitzuan.
Ospitale berrian 600 langiletik gora arituko dira —horietatik, 400 baino gehiago lanpostu berriak izango direla baieztatu dute—. Sindikatuek hainbat mobilizazio egin dituzte, ospitalearen zerbitzu guztiak publikoak izan daitezela eskatzeko.