Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak adierazi du Ibarretxek "irtenbideak bilatzeko lan egin du beti eta horretan jarraituko du". Zenarruzabeitiren hitzetan Ibarretxeren nahia euskal gizartearena bezalaxe, "sor daitezkeen arazoen gainetik bakerako eta normalizaziorako agertoki itzulezina lortzea da".
Radio Euskadin egin diote elkarrizketa Idoia Zenarruzabeitiari eta bertan agertu du Batasunako buru Arnaldo Otegiren eta Juan Jode Ibarretxe lehendakariaren arteko bilera joan den asteartean Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esandakoaren "erakuslea besterik ez da".
Lehendakariordeak salatu egin du "hainbat instantziak bilatzen duten konfrontazio politiko edo mediatikoa". Zenarruzabeitiak azpimarratu duenez, "beharrezkoa da Aznarren garaian PP eta PSOEk eraiki zuten guztia ahultzea". Bere hitzetan "bakea lortzeko, beharrezkoa da bazterketarik gabeko elkarrizketa".
Zenarruzabeitiaren iritziz, "ez du balio" Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Alderdien Legea "murriztailea" dela esatea, legea aurrera atera ahal izateko "bere babesa eta bere botoak eman zituenean". Hori dela eta, lehendakariordearentzat "elkarrizketa bultzatu eta bakerako bidean urratsak emateaz gain" beharrezkoak dira "bi aldeetatik hainbat jarduera". Besteak beste, "iskanbila juridikoa ahuldu eta Alderdien Legea ezeztatu" egin behar etadirela azpimarratu du Zenarruzabeitiak.
Politika
Otegi eta Ibarretxe Ajuria Enean bildu ziren atzo "irtenbideak bilatzeko"
Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak gaur azaldu duenez Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Arnaldo Otegi Batasuneko ordezkaria atzo bildu ziren Lehendakaritzako egoitzan "bazterketarik gabeko elkarrizketen testuinguruan". Zenarruzabeitiaren ustez bilera horrek, Eusko Jaurlaritza "biharko, etzirako, 2006.urterako eta datozen 20 urteetarako irtenbideak bilatzeko lanean ari dela erakusten du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu