Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Otegik dio "ezein auzitegi, estatu, Guardia Zibil edo armadak" ez diola galaraziko EH Bilduko lehendakarigaia izatea

Bera koalizio subiranistaren hautagaia izatea "modu burujabean" hartutako erabakia izan dela azpimarratu du.

Arnaldo Otegi, Doris Benegasen ehorzketan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 6a
17:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako Polloeko hilerrian izan da Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia, Doris Benegas ezkerreko militantearen ehorzketan. Otegik berak hitza hartu du, eta azaldu Benegas feminista zela eta "herri honekin eta aldaketa sozialarekin konprometitua" zegoela. Luis Ocampo Benegas zenaren bikotekideak eta Miguel Castells abokatuak ere hitz egin dute.

Kazetariek inhabilitazio aukeraz galdetuta, Otegik ohartarazi du "azken muturreraino" joko dutela aurrera bera lehendakarigai izateko erabakiarekin: "Tamalez, ezker independentista ohituta dago betoetara eta jazarpenera".

Otegik "hautagai izateko eskubidea" duela esan du Koldo Mediavilla EAJko Alor Instituzionaleko arduradunak ere. Espainiako auzitegiek kargu publikorako inhabilitazioa ezarri zioten Otegiri Bateragune auzian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.