Ondorioz, EAEko Auzitegi Gorenak Ibarretxe lehendakaria, Otegi, Petrikorena eta Barrena ikertuko ditu. Azken hiruak ere kereilan sartuta daude bileran parte hartzeagatik. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaskaren autoa urratzen duten hala ez ikertuko du EAEko Auzitegi Gorenak. Grande Marlaskaren autoak Batasunaren ekitaldi publiko edo politiko guztiak debekatzen zituen.
Eusko Jaurlaritzak alderdi politiko guztiekin batzartzen jarraituko duela jakinarazi du. Jaurlaritzak "ez dio elkarrizketari eta bilerak egiteari utziko guztien artean bakea eta normalizazio politikoa eraiki dezagun".
Politika
Otegirekin biltzeagatik Ibarretxeren aurka jarritako kereila tramiterako onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Joan den apirilaren 19an, Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrena Batasuneko kideekin bildu zen Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria. Ermuko Foroak kereila jarri zuen Ibarretxeren aurka eta EAEko Auzitegi Nagusiak kereila tramiterako onartzea erabaki du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu