Oteitzako zazpi herritar, kartzela arriskuan ikurrinagatik liskarra izanda

Erredakzioa
Iruñea
2014ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lau eta sei urte arteko kartzela zigorra jasotzeko arriskuan daude Oteitzako zazpi herritar (Nafarroa), «autoritatearen aurkako atentatua» leporatuta. Hala salatu zuten atzo, dozenaka lagunekin egindako agerraldian. Jose Angel Bermejo alkateak (PSN) jarri zuen haien aurkako salaketa, 2013ko azaroan izandako liskar baten ondorioz. Ikurrin bat eta Independentisten bandera zeuden jarrita herrian, eta alkatea horiek erretiratzera joan zenean sortu zen tirabira. Akusatuek ukatu egin dute alkateari eraso egin izana, baina Lizarrako auzitegian deklaratu beharko dute datorren asteazkenean.

Donostiako Gipuzkoa plazan, berriz, omenaldia egingo diote gaur ikurrinari. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du ekitaldia, eta, aurreratu duenez, Realeko kapitain ohi Inaxio Kortabarriak altxatuko du ikurrina plazan jarritako mastan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.