Paco Larrañaga Filipinetako espetxe batean dagoen euskal jatorriko presoak Espainiako Estatuko kartzela batean zigorra betetzeko baimena jaso du, bi herrialdeek lortu duten hitzarmenaren ondotik, baina Larrañaga bera zuhur agertu da, Efe berri agentziari eman dion elkarrizketan. "Zuhur egon beharra daukat, gauza asko gerta daitezkeela, biktimen bi familiak erabakia oztopatzen saia daitezke-eta. Lasai egon beharra dut".
1997an Cebu hirian bi ahizpa bahitu, bortxatu eta erailtzea leporatzen diote Larrañagari eta 2004an heriotza zigorrera kondenatu zuten. Hala ere, 2006ko ekainean heriotza zigorra baliogabetu zuen Filipinetako presidente Gloria Macapagalek, eta heriotzako itxarongelatik atera zuten Larrañaga. Honek dio errugabea dela, erasoen egunean 600 kilometrora zegoela esaten baitu, Manila hiriburuan zegoela. Gaur egun Montilupa herriko kartzelan dago.
10.700 euroko kalte-ordaina jarri zioten, baina ez du nahi ordaintzerik. "Nik ez nuen deliturik egin".
31 urte ditu Larrañagak, eta lehenbailehen nahi du Espainiara joatea, "2010ean izango direlako Filipinetako hauteskundeak eta Gobernu aldaketa gerta daitekeelako".
Gizartea
Paco Larrañaga: "Zuhur egon beharra daukat"
Filipinetako kartzela batean dagoen euskal jatorriko presoak Espainiako espetxe batean zigorra betetzeko baimena jaso du. "Baina gauza asko gerta daitezke, biktimen bi familiak erabakia oztopatzen saia daitezke-eta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu