Estradizio eskaera

Palacios, Fernandez Iradi eta Rubenachen estradizio eskaera egin dio Espainiak Frantziari

Espainiako Ministroen Kontseiluak Gorka Palacios, Ibon Fernandez Iradi eta Juan Luis Rubenach ETAko ustezko kideen estradizioa egin dio Frantziako Gobernuari. Palacios eta Rubenach abenduaren 9an atxilotu zituzten Paben eta abenduaren 4an Fernandez Iradi atxilotu zuen Frantziako Poliziak Mont de Marsanen. Espainiako agintariek hainbat ekintza egitea leporatzen die ETAko ustezko hiru kideei.

2003ko abenduaren 26a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorka Palaciosi 2001eko ekainean Madrilen Justo Oreja Pedraza generala hiltzea leporatzen diote, baita gaizkile elkarteko kide izatea eta armak edukitzea ere. Juan Luis Rubenachi ere ekintza berean parte hartzea bizkarreratzen diote.

Ibon Fernandez Iradiri, berriz, Ramon Diaz Garcia Donostiako komandantziako sukaldaria eta Elektra enpresako langile Jose Angel Santos eta Josu Leonet hiltzea egozten diote. Bi ekintza horiek 2001ean gertatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.