Paraxutista bat zendu da Baiguran, ezbehar batean
HELETA. Paraxutean zebilen gizon bat hil zen atzo eguerdian Baigura mendian (Nafarroa Beherea), istripu bat izanda. Lehen informazioen arabera, haize ufada batek jo zuen paraxutista, eta ezin izan zuen gailua kontrolatu; harkaitz bat jo zuen. Helikopteroan erreskatatu zuten, eta Baionako ospitalera eraman. 30 bat urte zeuzkala jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu