Igandetik desagertuta egon da 21 urteko neska bilbotar bat -Isabel Madina-, eta gaur azaldu da Parisen, erietxe batean, onik, haren senideek jakinarazi dutenez.
Neska astelehenean Donostian ikusi zutela esan zuten, Amarako autobus geltokian, baina harrezkero ez dutela hari buruzko daturik izan. Gaur arte.
Isabel Madinak "arazo psikologikoak" ditu, eta bi gaztek eraman dute gaur Parisko ospitalera. Hara abiatu dira neskaren senideak.
Gizartea
Parisko erietxe batean agertu da igandean desagertu zen neska bilbotarra, gaur
Isabel Madina da emakumezko hori, eta 21 urte ditu. Onik dago. Bi gaztek eraman dute ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu