'Parot doktrina' ezarri diote Juan Jose Zubieta presoari

Lekunberriko presoak hogeita bat urte bete ditu kartzelan, eta aske egon behar zuen, baina 2021a arte luzatu diote zigorra

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxe zigorra luzatu egin dio Juan Jose Zubieta ZubeldiaLekunberriko presoari (Nafarroa). 2012ko apirilaren 30erako libre egon behar zuen, baina Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina (Parot doktrina) ezarri dio, eta zigorra 2021era arte luzatu dio. Espetxetik irten behar zuen eguna baino hiru egun lehenago jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak bere erabakia. Zubietak hogeita bat urte bete ditu kartzelan, 1991n espetxeratu baitzuten. Lugoko Monterroso espetxean da egun.Bederatzi preso nafarrek jadanik 20 urtetik gora bete dituzte espetxean, eta, Zubietaren kasua aintzat hartuta, Nafarroako zortzi presori ezarri diete Parot doktrina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.