Greenpeacek ez du baztertzen auzitara jotzea, Pasaiako kanpoko kaiaren eraikuntza eta bertako badiaren biziberritzea sustatzeko aste honetan erakundeek sinatutako protokoloa dela eta. «Ingurumen eraginaren txostena amaitu gabe egon arren, ziurtzat jo dute kanpoko kaia egin egin dela. Hori ez da legezkoa».
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Pasaiako Portu Agintaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak sinatu zuten protokoloa asteartean. Baina Greenpeacek gogora ekarri ditu kanpoko kaiaren proiektuaren aurka Jaizkibel Bizirik elkarteak jasotako 8.000 zuzenketak. «Zuzenbide estatuetan, ingurumen legeak halako protokoloen gainetik daude. Baina, kasu honetan, badirudi ez dela horrela, eta kanpoko kaia egin egingo dutela, ezinbestean». Proiektuak ez duela justifikazio ekonomikorik berretsi du Greanpeacek. «Bultzatzaileek duten xede bakarra instalazio energetiko kutsagarri batzek ezartzea da».
Pasaiako kanpoko kaiaren itunaren kontra egitea aztergai du Greenpeacek
Talde ekologistak salatu du ingurumen eraginei buruzko txostenik gabe ziurtzat jo dutela azpiegitura eraikitzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu