Pasaiako Portuak esan du Herrera kaleko bizilagunentzat «irtenbide bila» ari dela

Bizilagunek adierazitakoaren kontrara, portu agintaritzak dio beste etxebizitza batzuk eskaini zizkietela familiei.

Pasaiako Portua gain behera doa. PASAIAKO PORTUKO AGINTZARITZA.
Pasaiako portuko aire argazkia. PASAIAKO PORTUKO AGINTZARITZA.
inaut matauko rada
2024ko otsailaren 14a
12:30
Entzun

Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Herrera kaleko 11. eta 12. etxeetako bizilagunek, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera, herenegun salatu zuten Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituztela, trenbide bat egiteko. Bada, PPAk erantzun egin die bizilagunei: adierazi du etxebizitza irtenbide bat bilatzen ari dela bizilagunentzat. Bizilagunek, baina, justu kontrakoa adierazi zioten BERRIAri herenegun: ez dietela eskaini inongo alternatibarik.

Bi atarietan hamasei etxebizitza daude guztira, eta hamabitan familiak bizi dira. Horietako bost etxejabeak dira, portuko langileak zirenen alargunak bizi baitira. Bizilagunek diote haiei kalte ordain bat eskaini dietela, baina ez dela nahikoa etxebizitza bat erosteko; gainontzekoei ez diete ezer eskaini. Gauza bakarra esan diete: ekainean alde egin behar dutela.

Portu agintaritzak, berriz, esan du etxejabe horiei PPAren beste etxebizitza batzuetara mugitzea eskaini dietela, eta lanean dabilela Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Ordezkaritzarekin, gainontzekoei alternatiba bat eskaini ahal izateko, juridikoki «ezinezkoa» baita haiei kalte ordain bat eskaintzea.

Azkenik, trenbidearen proiektuaren garrantzia nabarmendu du PPAk, karbono isuriak murrizten lagunduko duelako. Pasaiako Portura iristen diren bobinak trenbidez garraiatuko dituzte, eta horri esker 6.000 kamioiren zirkulazioa eragotziko dela kalkulatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.