Urteurrena

Pasaiako sarraskia argitzeko eskatuko dute Azpeitian, 20. urteurrenean

20 urte dira Espainiako Poliziak Pasaiako (Gipuzkoan) badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela.

2004ko martxoaren 27a
18:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Pedro Mari Isart eta Dionisio Aizpuru azpeitiarrak zein Rafa Delas eta Jose Mari Izura iruindarrak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak, hil zituen duela 20 urte Espainiako Poliziak Pasaiako badian, segada batean, tiroka. Haiekin batera zihoan Joseba Merino, berriz, atxilotu egin zuten.

Hildakoen ingurukoek uste dute ekintzaileak hiltzeko erabakia aurretik hartuta zutela, eta hala izan zenetz eta arduradunak zein ziren argitzea nahi dute. Horregatik, eta, halaber, gertakari haiek ahanzturan eror ez daitezen, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean, 19:30etan, Azpeitian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.