Pasarteak

2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
ETAk Zutabe-ko 113. alean argitaratutako artikuluaren pasarte batzuk, hitzez hitz:

Erabakiaren muina. «Hori dago, eta ez besterik, gure erabakien atzean: egungo egoera politikoak eskaintzen dituen baldintzak oinarri harturik, askapen prozesuan urrats erabakigarri eta atzeraezinak ematea».

Aldaketa. «Aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko ahalik eta indar gehienen metaketa eta bidea egitea ezinbestekotzat hartzen dugu. Hortaz, baldintza eta aukera horiek biderkatzeko, eta Euskal Herrian gehiengo politiko eta sozial berriak hezurmamitzeko norabidean kokatu behar den urratsa da».

Ezker abertzalea. «Ezker abertzaleak egoeraren irakurketa egokia egiten asmatu zuen, eta bere iniziatibaz, egoera iraultzeko aukera abian jarri zuen».

Borroka.«Ezker abertzaleak ez duela irabazi agerikoa da. Bestela Euskal Herria herri aske gisa agertuko zen munduko mapetan. Herri zapaldua da, herri ukatua. Ez dugu irabazi, baina borroka ez da alferrikakoa izan. Borroka horri esker Euskal Herriak bizirik dirau, eta zabalik du, oraindik orain, irabazteko aukera».

Konponbidea. «ETAk gatazka politikoari behin betiko konponbide demokratikoa emateko aukera erraztu du, ziklo oso bat ezaugarritzen duen konfrontazio armatua gainditzeko konpromiso argia erakutsiz».

Nazioartea. «[ETAk nazioarteari deia luzatzen dio] Nazioarteko komunitatea gatazka politikoaren konponbide demokratiko globalean bete-betean sartu eta erreferentzia handitzeko. Eta ondorioz, nazioartetik presioa bideratuz, estatuaren blokeo posizioan higadura eragiteko».

Espainiako Gobernua. «ETAk bere erabakia isilpean zuen tartean, ukazioarekin, atxiloketekin, torturarekin, espetxeratzeekin eta euskal preso politikoen kontrako jazarpen estuarekin segitzen zuen. Ate guztiak itxita».

EAJ. «Ezin daiteke esan PNVk bere estrategian galdu duenik. Ez behintzat kudeaketa autonomikoari atera dizkioten etekinei erreparatzen badiegu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.