Pascal Pragnere ikerlariak Euskal Herriko eta Irlandako prozesuak, Ipar Euskal Herriaren aitorpen instituzionala, Baionako Foroa eta Aieteko Adierazpenak aztertu ditu, eta Espainia eta Frantziaren jarrera hertsia nabarmendu du.
Hona hemen haren esan batzuk, aurrerapen moduan:
- "Gizartearen mobilizazioa funtsezkoa da bakea iraunkortzeko".
- "Espainiako eta Frantziako gobernuek aukera paregabea dute gatazka luzeari bukaera eman eta bake prozesuari bide egiteko. Duela urtebete huts egin zuten, eta oraindik ere, erakusten dute ez dutela borondaterik prozesuan engaiatzeko. [...] Pentsatzen nuen aldaketak egonen zirela Frantzian sozialistak boterera heltzean".
- "Ipar Euskal Herriak ez badu aitorpenik, handiagoa izanen da Parisekiko haustura. [...] Parisko agintariek ez dute Euskal Herriko egoera ezagutzen, ez dute entzun nahi Frantzian badaudela bertze nortasun batzuk".