Ez da amaitu hika-mika. EAJren aurka egin zuen atzo Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak. «Harentzat, denak balio du lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari izen ona kentzeko, eta ez zaizkio axola estrategia horrek herrian dituen ondorioak».
Gazte sozialisten kongresuan egin zituen Aresek adierazpen horiek. Haren esanetan, enplegu eta ekonomia krisian barrena «galgarik gabe» zihoan gizartea PSE-EEk Jaurlaritza hartu arte: «Baina egoera hori kontu handiz ezkutatzen ziguten herritarroi». Gaineratu zuen Patxi Lopezek inoiz ez dituela zailtasunak ezkutatu.
Berretsi zuen ez dela hauteskunderik izango datorren urtera arte. «Orduan, proposamen arduratsu bat egingo dugu, egungo errealitatearekin eta mende honekin bat datorrena». EAJri egotzi dio haren mesederako erabiltzea «denen erakundeak».
Pastor: «EAJrentzat, denak balio du; ez zaizkio axola ondorioak»
Adierazi du herritarrei egoera ekonomikoa ezkutatzen zitzaiela PSE-EE Jaurlaritzara iritsi zen arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu