Politika

Patxi Lopez: "Badirudi ezker abertzalea urratsak ematen ari dela benetako politikarantz"

PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezk gaur azaldu duenez, ezker abertzalea "urratsak" ematen ari da "benetako politikarantz". Hala ere, Lopezen ustez oraindik ez dute "behin-betiko" urratsa eman; indarkeriaren amaierarena hain zuzen.

2006ko urtarrilaren 30a
18:57
Entzun 00:00:0000:00:00
"Lehen lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea ezinbesteko baldintzak ziren eta dagoeneko horiek ez dira oztopo bat, badirudi benetako politikarantz garapena gertatzen ari dela mundu horretan [ezker abertzalean]", azaldu du PSE-EEko idazkari nagusiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.

Lopezen ustez, euskal herritaren erabakitzeko eskubidearen onarpena, alderdien mahaiari begira egiten den "abertzaletasunaren eskari bat da" . Azaldu duenez, PSE-EE ez dago alderdien mahai horrekin. "Alderdien mahaia osatzeko, non, noiz eta zein adosteko gai izan ez bagara, nola lortuko dugu edukietan bat etortzea?", gaineratu du Patxi Lopezek.

Era berean, Patxi Lopezek adierazi duenez, Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok bezala, bakea lortzeko esperantza dauka berak ere. "Espainian informazio gehien duen pertsonetako bat" da Zapatero Lopezen ustez. PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Espainiako Gobernuko presidentea "%100ean betetzen ari da", euskal politikarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.