Botiken berrordainketari buruzko dekretu bat aurki aurkeztuko duela iragarri zuen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzoko gobernu bileraren ondoren. Espainiako Gobernuak agindutako botiken birpagatzeak eraginik ez izateko dekretua izango dela azaldu zuen, baina dekretuaren eragina mugatu zuen. Langabeek, pentsiodunek eta «diru sarrera gutxi» dituzten pertsonek botiken truke ordaintzen dutena «konpentsatzeko» dekretua izango dela zehaztu zuen, baina oraindik ez dutela guztiz idatzi. Une honetan «prestaketa amaitzen» ari direla jakinarazi zuen.
Eusko Jaurlaritzak berrordainketari aurre egiteko dekretu bat onartu zuen ekainaren 26an, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin zuen, Espainiako Gobernuak dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren. Hortaz, onartu behar duten dekretuak kontrakoa agindu ezean, irailaren 1etik aurrera botiken birpagatzea ezarriko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Patxi Lopez lehendakariak botikak berrordaintzeko dekretua mugatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu