"Onartezina da" Patxi Lopez lehendakariarentzat txantxa tonuan esandako hitzak testuingurutik ateratzea, "piper egitea" esateko modu bat baita, beste ezer baino gehiago, eta "asko sentitzen" du horren harira sortu den zalaparta. "Piper" egiten du Lopezek agendagatik, ez beste ezerengatik, eta EAJri leporatu dio "freskotasuna galdu" duela euskara kontuetan, gauza horien gainean galdetzeagatik.
"Herrialdea zuzenduko duen lehendakari elebiduna" izateko saiatzen ari dela ere gaineratu du Lopezek, eta "piper egiten" duenean irakasleari "gurasoen egiaztagiria" eramaten diola esan du txantxetan. Horrez gainera, "errespetu falta" iruditzen zaio euskara ikasten ari diren helduekiko, "oso zaila" dela esaten duenean, hala delako, eta euskara ikastea "kosta egiten" delako.
Euskara "desprestigiatu"
Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak esan du adierazpen horiekin Lopezek euskara "desprestigiatu" duela, eta hizkuntzarekiko "errespetua" eskatu dio.
UPyD alderdiak egindako galdera euskara ikasteko erabiltzen duen diruaren inguruan izan da. Haren ustez, "gehitxo" da klase bakoitzeko gastatzen duen dirua, kontuan hartuta gainera, askotan ez dela joaten, baina Lopezentzat, "tontakeria da" diruari buruzko galdera hori egitea. Denbora faltagatik galtzen dituela errepikatu du, edota ordutegia etengabe aldatu behar izaten duela agendagatik; horregatik ateratzen direla klaseak garestiago.
Zehaztu du, gainera, batez beste eguneko 60 euro kostatzen direla bere euskara klaseak.
euskara
Patxi Lopezentzat euskara klaseen inguruko kritikak "zentzugabeak" dira
Jaurlaritzako lehendakariak euskara eskoletan "piper" asko egiten duela esateagatik azalpenak eskatu dizkiote EAJk eta UPyD alderdiek Eusko Legebiltzarrean. Agendagatik galtzen ditu klaseak, eta beraz, "errespetu falta" iruditzen zaio lehendakariari "hitzak testuingurutik atera nahi izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu