Patxi Ruizek 25. eguna bete du gose greban, eta Oier Goitia aske geratu da
MURTZIA. Patxi Ruiz euskal presoak 25. eguna bete zuen atzo gose greban, Murtzia II kartzelan (Espainia). Beste preso bat, Oier Goitia galdakoztarra, aske gelditu da, Topaseko (Salamanca, Espainia) kartzelatik aterata. Hamabost urte egon da preso. 2005ean atzeman zuten, Frantzian, ETArekin lotuta. 2010ean, Espainiaratu egin zuten, eta Auzitegi Nazionalak hamar urteko kartzela ezarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu