Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

Patxi Zabaleta: «EH Bilduk aukera asko ditu lehen indarra izateko»

Aralarreko buruaren ustez, Mintegi da Euskal Herriaren erronka nagusiei erantzuteko «garantia»

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaletak uste du EH Bildu koalizioak aukera asko dituela urriaren 21eko bozetan lehen indarra izateko, eta, ondorioz, koalizioko lehendakarigai Laura Mintegik ere aukera asko lituzke Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko.

Euskadi Irratiak atzo egin zion elkarrizketan, Zabaletak azpimarratu zuen Euskal Herria abertzale eta ezkertiarra dela, eta urte askoan «estalia eta baztertua» eduki duten arren, orain «aurrera egiteko» unea dela. «Laura Mintegik lehendakari izateko aukera asko ditu, eta hori litzateke garantiarik sendoena Euskal Herriak behar duen bake, normalizazio eta berritze prozesua aurrera ateratzeko», azaldu zuen Aralarreko buruak. Zabaletaren ustez, «bakea ez da oparitzen, ezta askatasuna ere»; Aralarreko buruarentzat bakea eta askatasuna «irabazi egin behar dira eta irabazi egingo dira, baina ez Madrilgo Gobernuari eskerrak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.