Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak gaur goizean esan du Espainian pedagogia egin behar dela, espainiarren erdiak orain gutxi inkesta batean ETArekiko agertu duen mesfidantzaren ondoren. "Horren ostean Espainiako Gobernuak hurbildu egin beharko du, eta emaitzak epe ertainean edo luzean ikusiko dira", esan du Zabaletak Onda Vasca irratian.
Mariano Raxoi datorren Espainiako presidenteak "ohi duen bezala" erantzungo diola prozesuari gaineratu du Zabaletak: "isiltasun handiarekin, karismarik gabe eta dedikazio gutxirekin". Horren aurrean alde bakarretik jokatu behar dela adierazi du, Espainiako Gobernuak egiten duena egiten duela ere. Amaiurrek Kongresuan talde propioa izango duelako ziurtasuna agertu du, eta gai hori bideratzen ari direla esan du.