Bihar BERRIA-N

Paxkal Indo: "Ipar Euskal Herri osoa dute mespretxatzen"

Seaskako presidenteari egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar BERRIA-k. Frantziako Gobernuaren jarrera "hertsiaz" mintzo da, eta datorren larunbatean Mauleko manifestaziora joateari buruzko garrantzia nabarmendu du, "Baionatik, Tuteratik, Gasteiztik edota Bilbotik"

jarraia86242.jpg
2013ko azaroaren 27a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Hauek dira, beste askoren artean, Paxkal Indok esandakoetako batzuk:

"Frantziako gobernuaren mespretxua denetan sendi da azkenean, Ipar Euskal Herri osoa dute mespretxatzen. Ez gaituzte errespetatzen eta oraindik okerrago, gure nortasuna, gutariko bakoitzaren nortasuna zalantzan ematen dute"

"Maulen elkartzea inportantea da, argiki erakusteko herri bat garela. Baionatik, Tuteratik, Gasteiztik eta Bilbotik Maulera joateko prest garela erakutsi behar dugu"

"Nahiz eta haiek [Frantziako Gobernua] ez eman, lortuko dugu, herriak berak lurralde elkargoaren beharra sentitu baitu. Martxan den gauza hori ezingo dute ad vitam æternam ukatu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.