Perez de Nanclares eta De Luis presoak, baldintzapean aske
Espetxe zaintzako epailearen arabera, Zigor Kodeak ezarritako baldintza guztiak bete dituzte bi presoek
Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclareseta Fernando de Luis Astarloa presoak baldintzapean aske utziko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Langraizko bidea deiturikoari jarraiki, aske geldituko diren lehen presoak izango dira Fernandez eta De Luis. Jose Luis Castro espetxe zaintzako epailearen arabera, Zigor Kodeak ezarritako baldintza guztiak bete dituzte bi presoek: indarkeriari uko egin diote, biktimei barkamena eskatu diete eta atentatuen ardura zibilak ere bete dituzte. Otsailaz geroztik, Fernandez hirugarren graduan zegoen Basauriko espetxean. De Luisi iaz eman zioten hirugarren gradua eta Langraizko kartzelan zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu