Ahal Dugu-ren hautagaiak

Perez: "Dena ETA bada, Bildu legezkotzat jo duen Auzitegi Konstituzionala ere ETA dela esan genezake"

EAE eta Nafarroako hautagaitzak lortu osteko lehen agerraldi publikoak egin dute Roberto Uriartek eta Laura Perezek. Uriartek, oraingoz, aliantzak egitea baztertu du; Perez, berriz, "guztiekin" hitz egiteko prest agertu da, betiere helburua aldaketa dela ahaztu gabe.

Laura Perez aukeratu dute Podemoseko Nafarroako idazkari nagusi. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2015eko otsailaren 16a
12:12
Entzun

Argi hitz egin du Nafarroa Aldatu Ahal Dugu-ko idazkari nagusi hautatu berriak ezker abertzalearekiko balizko akordioei buruz galdetuta. Laura Perezen iritziz, haren alde bozkatu dutenek "ez dute ezer jakin nahi kastarekiko akordioez", horiek hala, guztiekin "hitz egiteko prest" bada ere, erabat baztertu du UPN, PPN eta PSNrekiko balizko aliantzak. Ez, aldiz, ezker abertzalearekikoak. "Oinarrizko eskubideak defendatzen ditugu, eta ezin ditugu alde batera utzi herritarrek aukeratutako ordezkariak". 

Perezek elkarlanean airzeko deia egin die Podemosen Nafarroako idazkari izateko aurkeztutako gainontzeko hautagaitzei ere. Batez ere, Nafarroak Ahal Du hautagaitzako buru Joan Boschi egin dio eskaintza, ekonomiari buruzko lan taldean parte har dezan. 

EAEko idazkari nagusi hautatu berriak, berriz, foru hauteskundeak izan ditu hizpide bozak irabazi berritan egindako lehen agerraldian. Roberto Uriartek zehaztu duenez denen artean hartu beharreko erabakia da foru bozetan parte hartzearena. BIde batez, zehaztu du goizegi dela balizko aliantzez hitz egiteko, "lehenik azpiegitura sendoak eraiki behar ditugu, eta datozen egunetan hasiko gara horretan". 

Bestetik, autodeterminazio eskubideaz galdetuta, nabarmendu du Euskal Hiriaren helburua ez dela prozesu independentista bat abian jartzea, "baina nazionalistek halakorik egitea erabakiko balute, gutxieneko eta banakoekiko errespetuz egin beharko litzatekeela uste dugu". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.