Gizartea

PIP protesiak egiten zituen enpresaren sortzailea atxilotu dute

2012ko urtarrilaren 26a
15:51
Entzun

Frantziako Poliziak atxilotu egin du gaur goizean Jean-Claude Mas, Poly Implants Protheses (PIP) bularrak handitzeko protesiak egiten zituen enpresaren sortzailea. Marseillako Annaick Le Goff epailea ari da auzia aztertzen, eta bere aginduz atxilotu dute Mas; nahi gabe hilketak eta zauriak egin izana leporatzen dio.

PIP protesiak oso ohikoak izan ziren bere garaian, Europan eta mundu osoan, baina osasun arazoak ari dira orain ematen, desegin egiten delako. Defentsak azaroan esan zuen ezin zela frogatu arriskua zutenik, baina abenduan Frantziako Gobernuak kentzeko eskatu zien horiek jarrita zituzten emakumeei.

Ikerketaren instrukzioa urrian itxi zen, eta aurten urte amaieran epaiketa egitea espero da. Ehunka mila protesi saldu zituen enpresak, eta salaketak hastean kiebra jo zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.