Ostegunean abiatuko da Otxandiotik 20. Korrika, eta hainbat lekutan hasi dira jada motorrak eta hankak berotzen. Nafarroako zenbait herritako eskola komunitateko kideek, esaterako, bideo bat prestatu dute. Amaieran, beren mezua Iruñera eramanez eta bertan edukia irakurriz ageri dira -bertan amaituko da Korrika, apirilaren 9an-.
Horrez gain, Etxepare institutuak munduan dituen irakurletzen artean antolatu du bideo lehiaketa, eta Mexikoko UNAM unibertsitateko ikasleak izan dira irabazle.
[Youtube]https://youtu.be/o7Qza7bqrx4[/Youtube]
Euskarazko komunikabideek saio bateratua egingo dute ostegunean. Hedabide bakoitzaren webgunean —tartean, Berria.eus—, ETB1en, Hamaikan, Xaloan eta Tokikom elkarteko telebistetan ikusi ahalko da zuzeneko saioa datorren ostegunean, 16:00etan hasita. Otxandioko giroaren berri emango dute, eta hainbat elkarrizketa egingo dituzte. Korrikaren lehen kilometroak ere ikusi ahalko dira saio horretan.