eguraldia

Pixkanaka, baretzen

Euria, elurra eta haize zakarra etengabekoak dira atzoz gerotik. Gaur baretzen hasiko da, baina politiki. Arratsaldean euriaren intentsitatea gutxituko den arren, botatzen segituko du, eta elur maila 700 metrotan kokatuko da. Apurka-apurka bere onera bueltatzen ari dira errepideak, baina A-15a itxita egon da.  

Gipuzkoan eta Bizkaian eman dute alerta egoera. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Berria.info
2016ko otsailaren 28a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Tentsio altuko dorre bat erortzeko arriskuan dago A-15ean, Irurtzun parean, eta errepidea itxita egon da bi norabidetan. Nolanahi ere, atzoko anabasaren ostean, itxita egondako errepideak irekitzen ari dira Nafarroan. Nolanahi ere, edonon topatu daitezke ur-putzuak, eta luizien arriskua ere handia da.

Trafikoaren egoera eguneratua eta zehatza ikusteko, egin klik hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.