Pneumologiako LEPari salaketa jarri dio ELAk Fiskaltzan

2023ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osakidetzako Pneumologiako LEP lan eskaintza publikoko azterketak ikertzeko eskatu dio ELA sindikatuakEAEko Fiskaltza Nagusiari, salaketa idazki baten bidez. Bertan, azterketei buruz duen informazio guztia helarazi dio sindikatuak fiskaltzari, eta salatutako gertakariak ikertzeko eskatu.

Otsailaren 13an, ELAk Osakidetzari jakinarazi zion «irregulartasunak» antzeman zituela LEParen lehen azterketaren emaitzetan, eta premiazko ikerketa bat galdegin zion. Osakidetzak uko egin zion eskaerari, horretarako oinarririk ez zegoela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.