Ekintza Poissyn

Poissy espetxeko harresira igotako 16 euskal herritarrak epailearen aurretik igaro dira

Joan den larunbatean, Poissy espetxeko harresira igotako Demoak eta Zuzen Ekintza Taldeko 16 euskal herritarrak epailearen aurretik igaro dira dagoeneko, 'Gara.net'-ek jasotzen duenez. Atxilotu guztiei espediente bat ireki die epaileak, "espetxe bateko harresira modu desegokian igotzea" leporatuta. Urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna ekar diezaieke ekintza horrek euskal presoak Euskal Herrian behar dutela aldarrikatzera joan ziren hamasei lagunei.

2003ko abenduaren 22a
15:52
Entzun
Joan den larunbatean Demoak eta Zuzen Ekintza Taldeko zortzi kide Parisetik hurbil dagoen Poissy espetxeko harresira igo ziren euskal presoek Euskal Herrian egon behar dutela aldarrikatzera. Horietako bat Olentzeroz jantzia igo zen eta bestea Santa Klausez.

2002. urteko abenduaren 21ean antzeko ekintza bat egin zuten Pariseko La Sante espetxeko harresira igota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.