'Cabacas auzia'

Poliziak egindako txostenaren arabera, Ertzaintzak, "ziur aski", 25 metrotik jaurti zuen Cabacas hil zuen pilota

Espainiako Polizia Nazionalak amaitu du 'Cabacas auzia' zuzentzen duen epaileak agindutako peritu txostena. 'El Correo' egunkariak filtratutako datuen arabera, txostenak ez du laguntzen argitzen Iñigo Cabacas futbolzalea hil zuen gomazko pilota zein ertzainek jaurti zuen.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko irailaren 21a
21:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Txosten mardula egin du Polizia zientifikoak 2012ko apirilaren 5eko gertaeren inguruan. Athleticen zalea izaniko zaurien ondorioz hil zen, eta gertatutakoa berregin ere egin zuten; berregite horrekin eginiko animazioko lan bat gehitu diote txostenari.

Egunkariak filtratutako datuek, ordea, apenas egin duten erantzukizunak argitzeko ekarpenik. Batetik, Cabacas hil zuen gomazko pilota jaurti zuen ertzainak gazteari tiro "ziur aski" 25 metrotik egin ziola ebatzi du ikerketak. Hain juxtu, 25 metrokoa da ertzainek pilotak jaurtitzeko legez ezarria zuten gutxieneko distantzia.

Bestetik, gazteak zituen zauriak aztertu eta gertaerak berregin ondoren, Espainiako Poliziak azaldu du gutxi gorabehera zein lekutan zegoen pilota jaurti zuen ertzaina. Leku zehatza argitzea, ordea, ezinezkoa dela adierazi du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.