Eusko Jaurlaritzak onartu egindu 1960eta 1978. urteenartean estatuaren gehiegikeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktima batzuei aitortza eta ordaina emateko dekretua. Idoia Mendia Jaurlaritzako Justizia sailburu eta eledunak azaldu duenez, hilaren 20tik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte euren eskaerak biktima gisa onartzea nahi duten pertsonek, hau da, dekretua EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hilabeteko epean, berriz, biktimen kasuak aztertzeaz arduratuko den Ebaluzio Batzordea bilduko da, etabiktima gisa onartzea nahi dituztenen eskaerak aztertzeari ekingo dio..
1960. eta 1978. urteen artean estatuaren indarkeriaren biktima izan direnek sufritutako «injustizia» aitortzea du helburu dekretuak, Mendiak azaldu duenez. Jaurlaritzako eledunak onartu du orain arte erakundeek «ahaztuta» izan dituela biktima horiek, eta «badela garaia» hori aldatzeko. Aurreikusitako erreparazio neurrien bitartez, «sufrimendu hori arintzen lagundu nahi» die gobernuak, haren hitzetan. Onartutako dekretuarekin Jaurlaritzak «ofizialki» aitortu nahi ditu biktima horiek, bai eta jasanarazi zaien «bidegabekeria» ere.
Dekretuak dio «motibazio politikoko indarkeriatzat» joko delafuntzionarioek pertsonen eskubideen aurka erabilitakoa, gizartean «eragin nahian» egin zena, eta «zigorgabetasun» testuinguru batean gertatu zena, horrek ikerketa eta biktimen aitortza eta erreparazioa zailtzeraino. Indarkeria horren ondorioz «heriotza edo kalte larriak eta iraunkorrak» izan zituena hartuko da biktimatzat, dekretuak dioenez. Dekretua aintzat hartuta, beraz, nekez aitortuko diete biktima izaera epe horretan torturak jasan zituzten ehunka eta ehunka euskal herritarri. Era berean, ez dira «sufrimendu bidegabetzat» hartuko «ekintza biolentoak» egiten ari zirela zauritutakoak edo hildakoak, bai eta heriotza edo zauriak indarkeriazko ekintzak saihesten ari zirenean jasan zituztenak ere. Hau da, Jaurlaritzak dekretutik kanpo utzi ditu bonba bat jartzen hildako etakideak edo tiroketetan hildakoak. Ordea, 1975ean, frankismo garaian, fusilatuak izan ziren Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegiren senideek kalte-ordainak eska ditzakete.
Jaurlaritzak landutako zirriborroarekin alderatuta, hainbat aldaketa ditu onartutako dekretuak. Besteak beste, zirriborroak aipatzen zuen «erreparazioa, egia, justizia eta duintasuna izateko eskubidea» zutela «sufrimendu bidegabeen biktimek», eta horretan lagundu beharko ziela Jaurlaritzak. Behin betiko dekretuak, ordea, soilik dio «egia» ezagutzen lagunduko diela biktimei, eta bide horretan dauden «oztopoak» kentzeko «beharrezkoak diren neurriak» hartuko dituela.
Erreparazioa nolakoa izango den zehazterakoan, berriz, dekretuak ez ditu aipatzen zirriborroak aurreikusitako «birgaitzea, arreta pertsonala eta gogobetetze moralari» dagozkionak. Biktimei beren «duintasuna eta ohorea» eskaintzeko euskal aginte publikoek hainbat jardun publiko sustatuko dituztela zioen zirriborroak, baina azken testuak ez du halakorikjasotzen.
Zirriborroko hainbat puntu kendu dituzten arren, erantsi ia batere ez dituzte erantsi. EAk aurkeztutako 21 zuzenketatik, adibidez, bakarra onartu dute, data 1968tik 1960ra igarotzea. Aralarrek aurkeztutakoetatik ere ez dute bakar bat ere onartu.
Kalte-ordainak, dirutan
Hasiera batean, ezintasun orokorren bat izan eta dekretua onartzerakoan hilda zeudenen senideak ez zituen aintzat hartzen, baina Jaurlaritzak aldaketa egin du, eta horiei ere kalte-ordaina emango die. Kalte-ordainak, dirutan zenbatuta, 35.000 euro eta390.000 euro bitartekoak izango dira: heriotzagatiko kalte-ordaina 135.000 eurokoa izango da, baliaezintasun handiko kasuetan 390.000 eurokoa, ezintasun iraunkor erabateko kasuetan 95.000 eurokoa, ezintasun iraunkor osoaren kasuetan 45.000koa, partzialen kasuan 35.000koa eta baliaezintasun gabeko lesio iraunkorren kasuan TAS/1040/2005 aginduan zehazten direnak aplikatuko dira.
Dekretuaren baldintzak betetzen dituztela uste duten herritarrek, hainbat bide dituzte euren eskaerak egiteko:Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jar daitezke 945019105 telefonoan, [email protected] helbidean, edota Zuzenean Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta bulegoetan zein zerbitzu bera eskaintzen duten udaletan.
Biktima gisa onartuak izan nahi dutenen eskaerakaztertuko dituen Ebaluzio Batzordeko presidentea Maixabel Lasa izango da. Batzordea hilean behinbilduko da, eta egindako lanaren berri urtean birritan emango dioLegebiltzarrari, dekretuak dioenez.
Estatu indarkeriaren biktimak. Eusko Jaurlaritzaren dekretua
Poliziaren biktimek hilaren 20tik aitzin eska ditzakete kalte-ordainak
1960. eta 1978. urteen arteko estatuaren biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua onartu du Eusko JaurlaritzakZirriborroko zenbait artikulu kendu dira; tartean, justiziarako eskubidea aitortzekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu