Positibo kopurua 250etik behera jaitsi da astebetean bigarren aldiz Hegoaldean

Atzo 241 positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan.

Jendea Illunbeko txertaketa gunean, Donostian, zain. GORKA RUBIO, FOKU
jon ordonez garmendia
2021eko irailaren 12a
13:24
Entzun

Bi astean Hego Euskal Herrian koronabirus kasuek izan duten beherakada nabarmena da. Abuztuaren 26an 631 positibo atzeman zituzten Osakidetzan eta Osasunbidean. Atzo, berriz, 241 izan ziren, ia bi heren gutxiago. Astebetean, gainera, bigarren aldiz, 250etik behera jaitsi dira positiboak (astelehenean 240 izan ziren). Hamalau eguneko batez bestekoa, berriz, 354 kasutakoa da.

Hego Euskal Herrian 5.245 test egin zituzten atzo, eta, beraz, %4,6koa izan zen atzo positibo tasa. Bosgarren olatuaren jaitsiera argi ikusten da BERRIAren koronabirus datuen grafikoetan. Edonola, aipatzekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan positiboek atzo behera egin bazuten ere, Nafarroan igo egin zirela. Araban, 26 atzeman zituzten (-2); Bizkaian, 91 (-37); Gipuzkoan, 63 (-14) eta Nafarroan, 55 (+8).

Ospitaleratze datuei dagokienez, atzo aurreko egunean baino hamar pertsona gutxiago ospitaleratu zituzten: 21 izan ziren denera. ZIUtan aurreko eguneko gaixo kopurua mantentzen da: 79.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.