Ramon Gomez Ugalde (PPren Donostiako alkategaia). "Donostian gidatzea balentria da, egundoko kaosa dago. Alkate hautatzen banaute kaos hau sakonki aztertuko dut mugikortasuna hobetzeko"
Jose Andres Burgete (CDNren Nafarroako presidentegaia). "AHTa eraikitzeko lanak ez dira behar bezain azkar egiten ari. Argitu gabe dauden zalantza asko daude lanak 2015erako amaitu nahi badituzte".
Yolanda Barcina (UPNren Nafarroako presidentegaia). "Ingelesa eredu linguistiko bihurtu nahi dut. Alegia, gaztelaniak eta euskarak duen maila eta trataera bera eman nahi diot".
Mikel Basabe (Aralar). "Aralarrek beti esan eta egin duena egingo du: fronte espainolistari aurre”.
Nerea Galvez (EBren Arabako ahaldun nagusigaia). "Ezin da hainbeste diru publiko enpresa batzuetan jarri, gero enpresa batzuek ekoizpena kanpo ateratzen dutelako, Aernnovak bezala".
Cristina Ruiz (PPren Bilboko alkategaia). "Jendea bizi den tokitik aparte egin beharko lirateke mezkitak. Arazoak dimentsio handia du, bizikidetzari eta segurtasunari eragiten dielako".
Pello Urizar (EA, Bildu). "Bilduk Euskal Herrirako aldarrikatzen duen aldaketa politiko eta soziala lotuta dago ezinbestean gure kultura eta hizkuntzarekin; hitz batean, gure nortasun ikurrak indartzearekin".
Jose Antonio Pastor (PSE-EEren Bizkaiko ahaldun nagusigaia). "Hauteskundeen ondoren Bildurekin ere hitz egingo dugu, nahiz eta gaur egun harekin akordioak lortzea zaila izan. Demokraziara iritsi berria da".
Patxi Lazkoz (PSE-EEren Gasteizko alkategaia). "Legealdi honetan bezala, Gasteizko auzoei protagonismoa emango diet".
Lorena Lopez de Lacalle (Bilduren Arabako ahaldun nagusigaia). "Oztopoen gainetik, Bilduk gidatuko du gizartean dagoen aldaketarako borondatea".
Uxue Barkos (NaBai 2011ren Iruñeko alkategaia). "Yolanda Barcinaren kudeaketak txiroturik utzi du Udalaren zerbitzu sozialen arloa".
Cayo Lara (IUren koordinatzaile orokorra). "Zeinek esango zien PSE-EEko hautesle ezkertiarrei, PPrekin batera egongo zirela! Ezkertiar izateaz harro jarraitu nahi dutenentzat eskua luzatua du Ezker Batuak".
Iñaki Azkuna (EAJren Bilboko alkategaia). "Ez diot Bilduri propagandarik egingo. Itunik egitekotan, akordio batera irits naitekeen alderdi batekin egingo dut".