Espainiako aurrekontuak

PPk proposatutako Espainiako aurrekontuak ez onartzeko eskatu du legebiltzarrak

PPk eta EAJk kontra bozkatu dute, eta bi horien botoak nahikoa dira Kongresuan aurrekontuak onartzeko.

Pentsiodun batzuk protestak, hilaren 9an Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko apirilaren 12a
07:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Elkarrekin Podemosek egindako proposamenaren zuzenketa bat onartu dute Eusko Legebiltzarrean, gaurko osoko bilkuran. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek berak ados jarri ostean aurkeztutako zuzenketa. Bi talde horietako legebiltzarkideek ez ezik, PSE-EEkoek ere babestu dute testua.

Eskatzen dutena argia da: Espainiako Aurrekontuak ez onartzea pentsioak KPIaren arabera eguneratzea onartu ezean, eta gutxieneko pentsioa pobreziaren mugaren gainetik jartzen ez bada.

2017ko Espainiako aurrekontuek euskal gizarteari eta zehazki pentsiodunri kalte egiten diela dio onartu duten testuan. Han eman baitzitzaion bide pentsioak %0,25 besterik ez igotzeari. EAJren babesarekin onartu zituzten aurrekontu horiek.

Iaz onartutako aurrekontuek eta aurten onartu nahi dituztenek "muturreko austeritate politikak" bultzatzen dituztela eta gizarte arrakala sakontzen dutela salatu dute.

EAJk eta PPk testuaren kontra bozkatu dute, aurrez aipatutako puntu horietan. EAJk, baina, onartu egin du mozioaren azken puntua. Han, martxoaren 1ean egin zuten legebiltzarreko akordioa berresten da, eta han pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko eskatzen zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.