Bihar bost urte beteko dira ETAk jarduera armatua bukatu zuela jakinarazi zuenetik, baina PPk ez du jarrera aldatu, Aieteko Adierazpenak ere eskatu arren ETArekin «gatazka armatuaren ondorioez soilik» hitz egiteko. «Gobernu demokratiko batek ezin du erakunde terrorista batekin hitz egin. Gainera, erakunde hori [ETA] bukaera fase batean dago», esan du Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak, Bilbon.
Jaurlaritzak duela gutxi berretsi du eutsi egingo diola datorren legealdian ETA armagabetzeko planari. Alonso ez dator bat asmoarekin: «Zilegitasuna kendu behar zaie ETAri eta haren iragan kriminal guztiari. ETAren eginbeharra desegitea, eragin duen mina aitortzea eta barkamena eskatzea da. Garrantzitsua da denok jarrera horri eustea».
Guardia Zibilaren lana goretsi du EAEko PPko buruak, «hura baita ETA armagabetu dadin gehien egiten ari dena».
PPk uste du ETA «bukaera fasean» dela, eta ez du hitz egingo harekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu