Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Bozen ondorena

PPren Arabako hautetsiek euren eserlekua eskaini diote Mari Mar Blancori

edurne begiristain
Gasteiz
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Mari Mar Blanco PPko legebiltzarkide izan dadin, euren eserlekua uzteko prest daude Arabako PPko bost hautetsiek. Iñaki Oiartzabal alderdiko idazkari nagusiak jakitera eman duenez, berak, Javier Marotok, Laura Garridok, Carmelo Barriok eta Mari Carmen Lopez de Okarizek euren postua eskaini diote Blancori, Legebiltzarrean egon dadin.

PPk bost eserleku atera ditu Araban, eta Blanco seigarrena da, baina EAEko PPk erabaki du Arabako zerrendan postu bat gora mugitzea Blanco, legebiltzarkide izan dadin. Oiartzabalek azaldu duenez, alderdiak ez du oraindik erabaki nork utziko duen postua, baina inork ez du trabarik jarriko bere eserlekua lagatzeko, Blanco «sinbolo bat» delako euskal gizartearentzat.

PPk hauteskundeetan izandako beherakadari dagokienez, Oiartzabalek aitortu du «bestelako emaitzak» espero zituztelabainaalderdiak «indartsu eta baikor» ekingo diola aurrean duen aro berriari.Bestalde, alderdiak Antonio Basagoiti babesten duela eta hark EAEko PPko buru izaten jarraituko duela iragarri du Oiartzabalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.