Komunikabideak

Prentsa eta Interneti buruzko jardunaldia zuzenean ematen ari da BERRIA.INFO

10:00etan hasi da, Vicent Partalen eta Juan Varelaren hitzaldiekin. Ondoren, adituen mahai-ingurua izango da, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

2009ko maiatzaren 22a
14:05
Entzun
Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatuta, Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak egiten ari dira gaur, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean. BERRIA.INFOn zuzenean jarraitu daitezke hitzaldiak eta mahai-ingurua.

BERRIAren weba ataria berritzen ari da eta, besteak beste, zuzeneko emanaldien aldeko apustua egin du. Esaterako, hil honetan zuzeneko bi kontakizun egin ditu, Twitter bidez: maiatzaren 5ean Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidura saioarena eta maiatzaren 13an Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalarena. Bietan parte-hartzea ona izan da eta BERRIA.INFOk ohi baino bi mila bisita inguru gehiago izan ditu egun horietako bakoitzean.

Gaurko jardunaldien egitaraua

10:00. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren sarrera.

10:15. Hitzaldiak: Vicent Partal (Vilaweb Kataluniako atariko arduraduna) eta Juan Varela (kazetaria eta kontsultorea. Periodistas 21 webgunea kudeatzen du).

12:00. Mahai-ingurua: Nola egokitu eskaintza XXI. mende hasierako errealitate eta beharretara? Kideak: Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea), Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea) eta Jose Ignacio Armentia (EHU). Moderatzailea: Lorea Agirre (kazetaria eta unibertsitateko irakaslea).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamendua da jardunaldion babeslea.

Besteak beste, BERRIA eta BERRIA.INFOren enpresen taldea da EKT.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.