Preso politikoen eskaeren balizko ukatzeen aurka "politikoki eta legalki" egiteko eskatu du Sortuk

Egun "salbuespenezko legedia normal-normal aplikatzea" ez dela onargarria salatu du Pernando Barrenak.

2014ko martxoaren 20a
12:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Radio Euskadin adierazi duenez, preso politikoen eskaeren balizko ukatzeen aurka egin beharko litzateke "alor guztietatik eta azken muturreraino". Horregatik, PPren "giza eskubideak bortxatzeko" eskaeren inguruan amore ez emateko apustua egin du.

Espetxe politika aldatzea "berebiziko gaia" da Barrenarentzat. "Ez da onargarria bake eta normalizazio prozesu batean salbuespenezko legedia normal-normal aplikatzea onartzea". 

Barrenak gogoratu duenez, presoek aitortu zuten eragindako mina, eta gaineratu du ezker abertzaleak "biktima guztiak aitortu eta errespetatzen" dituela baina gainontzeko alderdiek ez dutela hala egin; horri buruz galdetuta "beste aldera" begiratzen dutela. "Duela bi urte, Kursaaleko agirian biktima guztiak aitortu genituen, salbuespenik gabe, eta, gainera, nabarmendu genuen sentsibilitate falta izan genuela zenbaitekiko". Gainontzekoek, baina, beste diskurtso bat dute, Barrenaren iritziz: "Hori guztia gure jarrera politikoaren zati da, eta, egun, ez diogu antzekorik entzun inolako alderdiri; garaile eta garaituen mantrarekin tematuta daude, Espainiaren eta 30 urteko autonomismo proiektuen porrota ezkutatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.