Politika

Presoen aurkako "politika kriminala" bertan behera uzteko exijitu dio PSOEri Etxerat-ek

PSOEko eta UMPko agintariek euskal presoen eta euren senideen aurka “politika kriminal” bat indarrean dutela salatu du Etxerat-ek. Eusko Jaularitzari, berriz, politika horren kontra “ez duela ezer egiten” esan dio. Horren harira, hilabeteko azken ostiralero bezala, datorren ostiralean ere presoen eskubideen alde herri eta hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

2006ko abuztuaren 23a
17:32
Entzun
Euskal presoak eta senideak jasaten ari diren “eskubide urraketa etengabea” agintari politikoei egotzi die Etxerat-ek. Estatuen indarkeriarekin behin betirako amaitu ez izana eta euskal herritarren nahia ez gauzatu izana ere leporatu dizkie gaur eskaini duen prentsaurrekoan.

PSOEko agintariek presoen senide eta lagunak “hilik ala makurturik” ikusi nahi dituztela nabarmendu du Etxerat-ek, “frankistek, PPkoek eta UPNkoek bezala”. Bakeaz mintzo direlako “gu eta gure senideak hiltzeko, zauritzeko, ekonomikoki estortsionatzeko indarrean dauden salbuespeneko neurri, auzitegi eta legediak” albo batera uzteko eskatu dio PSOEri Etxerat-ek.

Euskal presoen aurka indarrean dauden “politika kriminalen adibide garbia Iñaki de Juanarena” dela iritzi dio Etxerat-ek agerraldian, zigorra osorik bete ondoren beste 96urtekoa ezarri nahi baitiote -hori salatzeko 17 egun daramatza gose greban-. Horregatik, preso eta iheslarien izaera politikoa aitortu eta euren eskubideak errespetatzeko eskatu du. Presoen eskubideak aldarrikatuz, hilabeteko azken ostiral guztietan egiten bezala, honetan ere kalera ateratzeko deia luzatu du Etxeratek.

Eusko Jaularitzari erekritika egin dio Etxeratek, euskal preso, iheslari eta senideen eskubideen defentsan “ez duela ezer egiten” esanez. PSOEren “politika kriminal horri txeke zuria” eman izana leporatu dio Jaularitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.