AZKEN ORDUKOA

Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak, eta maiatzean deklaratzera deitu ditu

Jake, Mate eta Pastor operazioetan atxilotutakoak dira: Herrira-rekin lotutakoak, abokatuak eta Etxerat eta Jaiki Hadi-ko kideak. "Erakunde terroristako kide edo laguntzaile" izatea egozten diete.

Guardia Zibila, 'Pastor' operazioan, iazko martxoan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2016ko apirilaren 22a
11:21
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak 47 lagun auzipetu ditu, "ETAren espetxe frontea" osatzea egotzita. 2013ko irailean, 2014ko urtarrilean eta 2015eko urtarril eta martxoan egindako operazioekin lotuta daude auzipetzeak; hau da, euskal presoen inguruaren aurka jotako kolpeekin.

Herrira-rekin lotuta atxilotutakoak, presoen abokatuak eta Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetakoak daude tartean. Maiatzaren 10erako deitu dituzte lehen deklarazioa hartzera.

"Erakunde terroristako kide"

“Erakunde terroristako kide” izatea egotzi diete ia denei, Naia Zuriarraini izan ezik. “Erakunde terroristari laguntzea" egotzi diote hari. Epailearen esanetan, “espetxe fronte” horretako kideak “ondo zekiten ETArekiko egiturazko dependentzia” zutela, eta haien jarduerak “ETAren helburuei” erantzuten ziela. Herrira-ri dagokionez, Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Askatasunak utzitako "antolaketa hutsunea" bete zuela dio epaileak.

11/2013 sumarioa da Velascok irekitakoa; hor barruan, aparteko pieza modura sartu du auzi ekonomikoa, abokatuen eta Herrira-ren diru kontuekin lotua. Zergarik ez ordaintzea eta dirua zuritzea egotzi diete abokatuei, eta langileen segurtasunaren aurkako delitua Herrira-ri.

Hauek dira auzipetuak:

Bitartekari taldekoak: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Jose Miguel Almandoz.

Abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza (zuzendari graduan), Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aier Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera eta Atxarte Salvador. Eta Naia Zuriarrain (abokatuen bulegoko langilea).

Herrira-rekin lotutakoak: Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Gorka Gonzalez, Jon Garay, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin.

Jaiki Hadi-ko kideak: Fernando Arburua eta Oihana Barrios.

Etxerat elkartekoak: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.