Arazo gehienak konpondu diren arren, ziurgabetasuna, urduritasuna eta ezinegona nagusitu dira Euskal Herrian. Argindarra 12:33an eten zen, eta 13:30 aldera hasi zen itzultzen. Arazo nagusiak Hego Euskal Herrian jazo ziren; Ipar Euskal Herrian, etenaldi labur bat baino ez zen gertatu. Hala ere, argindarrarekin eta sakelakoetako seinalearekin loturiko arazoek gauera arte iraun zuten. Eusko Jaurlaritzaren arabera, herrien %96k argindarra zuten; Nafarroako Gobernuaren arabera, berriz, lurralde horretako herrien %80tan berreskuratua zuten argia.
Esanak esan, oraindik ez dute argitu zerk eragin zuen argindarra etetea. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bi agerraldi egin zituen atzo, eta adierazi zuen ez zegoela argi zerk eragin duen itzalaldia, baina ez duela «hipotesirik baztertzen». Bestalde, Itziar Zubia Ingeniaritza Eskolako irakasleak azaldu du «akats tekniko bat» izatea dela logikoena.
[INKESTA] Hego Euskal Herria argindarrik gabe geratu zen 12:33 aldera. Ipar Euskal Herrian etenaldia laburra izan zen. Egun osoan ziurgabetasuna nagusitu zen. Prest al gaude horrelako larrialdi egoerei aurre egiteko?
— Berria.eus (@berria) April 29, 2025
Idatzi txio batean zure iritzia. 📝https://t.co/xPUnGNFqO2
Horrek guztiak agerian utzi du gizarteak zer-nolako dependentzia elektrikoa duen; baita larrialdi egoeretan norbanakoek zer jarrera hartzen duten ere: ziurgabetasuna, urduritasuna eta ezinegona ziren nagusi.
Horiek horrela, egin beharreko galdera hau da: prest al gaude horrelako larrialdi egoerei aurre egiteko?
Honatx Whatsappeko eta Instagrameko estekak.