EHUko irakaslea, antropologoa

Aizpea Leizaola: «Proiektuen gauzagarritasuna dago jokoan»

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 20a
05:00
Entzun
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Erreleboa izan da kanpaina hasi aurretik, data finkatu gabea zela ere, behin eta berriz aipatu den hitza. Politikarien arteko erreleboa lehenik, lehendakarigai eta hautagaietan gorpuztu dena, bai eta aginterako aukera erreal moduan mahai gainean jarri dena. Belaunaldi aldaketa, garai berriak… Hauteskunde hauetan, hastear den agintaldiaz haratagoko proiektuen gauzagarritasuna dago jokoan. Epe luzerako erronkak, eta ez nolanahikoak: euskararen fosiltzea etengo duten ekimen eta politika publiko eraginkorrak, zaintza eredu justu bat, klima larrialdiari zein zerbitzu publikoen pribatizazioari aurre egiteko erabakiak, bai eta EAEk gainerako euskal lurraldeekin (izango) dituen harremanak.

Zer itxaropen duzu emaitzen harira?

Hauteskunde orok aktibatzen dituen inkesta uholdearen aurrean, abstentzioari ere erreparatu behar zaio. Legealdi honetan, emaitzek osatuko duten puzzlearen aurrean aipatu epe luzerako erronkei erantzuteko tresnak jartzeko borondatea eta ausardia ez ezik, horiek bideratzeko tresnak ere praktikan ikusi nahi nituzke. Hitzez haragoko ekintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.