Prostituzio sare bateko kideek akordioa lortu dute auzitegian

2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Venezuelatik emakumeak indarrez ekarri eta Donostiako zenbait pisutan prostituitzera behartzen zituzten sare bateko lau kidek akordioa lortu dute fiskaltzarekin. Gertakari horietan izan zuten parte hartzea onartu dute, eta zigor arinagoak eskatu dituzte haien kontra. Lau gizon eta emakumezko bat dira akusatuak. Zazpigarren baten kontra zegoen akusazioa erretiratu egin dute, bestalde. Hasieran, lau eta 158 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen zituen fiskaltzak sare horretako kideen kontra, gizakien salerosketa, etorkinen legez kanpoko trafikoa eta prostituzio behartua leporatuta, besteak beste. Azkenean, gehienez ere bost urte eta erdiko kartzela zigorrak izanen dituzte. 2017tik 2019ra bitartean jardun zuen sareak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.