Asteko hitza izan da ekonomiaren alorrean: protekzionismoa. Joera horretako neurriak iragarri ditu Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, eta Cebek Bizkaiko patronalak ere erakunde publikoei eskatu die Bizkaiari lehentasuna emateko. Horrekin bat etorri da EH Bildu.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur izan du hizpide Cebeken proposamena. Esan du administrazioa "sentibera" izan daitekeela euskal enpresak kontratatzerakoan, baina erantsi ezin dela saihestu "lehiakortasun librea".
Langabezia murrizteko modu gisa proposatu zuen Cebekek Bizkaiko enpresei lehentasuna ematea. Urkulluren ustez, langabe kopurua urritzea "herri kultura" bat izan behar da, eta ez dagokio soilik administrazioari. Hala ere, gaineratu duenez, "ezin zaizkio ateak jarri zelaiari".