Donostia ospitaleko zerbitzuburuek hilaren hasieran abiatutako protestak segida izan zuen atzo. Dozenaka profesional batu ziren atzo goizean berriro erietxeko atariko eskaileretan, elkarretaratze batean. Toraxeko kirurgialari Jon Zabaleta aritu zen eledun; adierazi zuen protestaren irudia «berreskuratu» nahi izan dutela. Osakidetzako zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak adierazteko dira protestok. Joan den ostiralean azaldu zuten
berriz elkarretaratzeak egiten hasteko asmoa zutela, eten baten ostean, eta, konponbiderik ezean, astelehenero berritzeko asmoa dute.
Irudia. Donostia
Protestaren irudia «berreskuratu» dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu