Aberri Eguna

Prozesuak aurrera egiteko ezinbesetekoa da ETAk indarkeria uzteko borondatea agertzea, EAJren aburuz

Hala jaso du Aberri Egunare harira plazaratu duen agirian. Indarkeriarik ezean alderdien arteko akordio politikoa lortzeko asmoari eusten diote. Beren proposamena EAErentzat Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu berrian oinarritutako autogobernua, eta Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin euroeskualdea osatzea da.

2007ko apirilaren 5a
16:19
Entzun
EAJren arabera, indarrean dago oraindik gatazka konpontzeko alderdien artean akordio politikoa lortzeko asmoa, baina hitzarmena ekar dezakeen elkarrizketa gerta dadin baldintz argia ezarri du: indarkeriarik eza. Ildo horretatik, dei egin dio euskal gizarteari elkarrizketa bidezko indarkeriaren amaierari heltzeko, baina hori gerta dadin ETAk jardun armatua behin betiko uzteko borondate argia adieraztea ezinbestekoa dela erantsi du.

Aberri Egunaren harira plazaratu du en agirian jaso dute hori guztia jeltzaleek. Josune Ariztondo EBBko idazkariak aurkeztu du, eta igande eguerdian Bilbon egingo dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia egin die jeltzaleei. Bilbon egingo ditu EAJk Aberri Eguneko ospakizunak, baina herritar talde baten ekimenez Irunen eta Hendaian egingo den Aberri Egun bateratura ordezkaritza bat bidaliko du.

Prozesuan aurrera egiteko ETAk indarkeria baztertzea ezinbestekoa dela azpimarratzeaz gain, beren xede politikoa burujabetza lortzea dela diote agiri horretan. Hain justu, herritarren erabakitzeko eskubidean oinarritu dute burujabetza, eta Eusko Legebiltzarrak 2004ko abenduan onartu zuen Estatutu berria proposatu gauzatzeko modu gisa. Hala, Espainiaren parez pareko harremana izatea aldarrikatu dute, botere judizial propioa, kultura, hizkuntza eta hezkuntza arloetan erabateko eskumenak izatea, eta Kontzertu Ekonomikoa blindatzea.

Horrek EAEn soilik izango luke eragina, eta Euskal Herriko gainerako eremuei dagokienez, Nafarroarekin zein Ipar Euskal Herriarekin harremanak sendotzea eta euroeskualdea osatzea proposatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.