EA eta Alternatibabehar bezain heldu eta esperientziadun direla esan du Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak. «Eurek ikusiko dute zer egin nahi duten: itxura demokratikoa sendotu edo zalantzazko amaraun batean nahasi». Hala, agertzen diren koalizio berri guztien legezkotasuna auzitegiek erabaki beharko dutela gaineratu du. Prietoren iritziz, Auzitegi Gorenaren erabakiak pozik handiena EAJri eragin dio, «beldur direlako botoak kenduko dizkien marka berri bat ager daitekeelako».
Odon Elorza alderdikidearen arabera,berriz, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko aukeraSorturen gaineko epaia «oso zatituta» egotearen emaitza da. «Epaileek iritzi ezberdinak izan dituzte, eta horrek erakusten du juridikoki gauzak ez daudela batere argi». Donostiako alkatearen esanetan, «normala» da Sortu EArekin eta Alternatibarekin koalizioan aurkeztea eta gainera arau demokratikoei errespetua erakustea». Sortu legeztatzea posiblea zela esan dutenak ez daudela «burutik eginda» adierazi du, ezta horrenalde egin duten epaileak ere. «Are gutxiago legeztatzearen aurka egin duten epaileak».
PPren eskaera
PPk eskaera bat egin dio PSOEri: «B planaren» aurka borroka egiteko. «ETA babesten dutenak ETA babesten dutenak dira, izena edozein izanda ere». Mariano Raxoi alderdiko buruak esan du ez dakiela B planik badagoen ere, baina Sortuko kideek, «betikoek, baina izena aldatuta», ez dutela legea bete nahi adierazi du, legea saihestu nahi dutela baizik. Plan horren aurka egiten badu, PPren babesa izango dutela esan dio Raxoik Zapateroren gobernuari.
Berdintsu mintzatu da Antonio Basagoiti alderdiaren EAEko arduraduna. «Sendo egon behar dugu ezker abertzalearen estrategien aurka, Batasuna, Batasortu edo Bildutasuna izena edukita ere».
PSE: «EAk eta Alternatibak eurek ikusiko dute zer egin»
Txarli Prietok dio agertzen diren marka berriak legezkoak diren auzitegiek erabakiko dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu