Patxi Lopezek aipatu osoko zuzenketaren xehetasunak azaldu ditu.Sozialisten idazkari nagusiaren arebera aipatu planak, Euskal Herriko elkarbizitzarekin apurtzen du, eta Gernikako Estatutuaren onarpena bideratu zuen hitzarmenerako kultura, elkarrizketa eta adostasunarekin hausten du.
Patxi Lopezek gaineratu zuenez "parlamentu-tramitea legezkoa bada, osoko zuzenketa defentatuko dugu, baina Ibarretxe Planari buruzko parlamentu-tramitea egiten ez bada edo Konstituzio Epaitegiak legez kontrakoa dela aldarrikatzen badu, euskal sozialistok ez dugu bertan parte hartuko"
Sozialisten zuzenketak 10 arrazoi jasotzen ditu Ibarretxeren Plana alboratu eta Eusko Jaurlaritzari bueltatzeko eskatuz. Ildo honetan sozialisten osoko zuzenketak plana baztertzeko beste legezko hiru arrazoi daudela dio eta Lehendakariaren ekimenaren aurrean "Estatutu gehiago" aldarrikatzen dute.
Lopezek Ibarretxeren proposamena "Euskal Herriaren identitate politikoaren aurkako eraso zuzena" dela dio, eta "antidemokratikoa da ikuspuntu etnizista eta identitario batetik abiatzen delako".
PSE/EE Ibarretxeren Planari osoko zuzenketa jarri eta itzul dezan eskatu dio Jaurlaritzari
PSE/EEk Ibarretxe Planaren aurkako osoko zuzenketa aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko errejistroan eta Gobernuari bueltatzeko eskatu dio ere. Euskadiko sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek prentsaurrean jakitera eman duenez Konstituzio Epaitegiak Ibarretxe Plana legezkotzat hartzen badu, sozialistek parlamantu-tramitean parte hartuko dute, horrela ezean, ez dute parte hartuko aipatu parlamentu-tramitean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu