PSNren udal mapari buruzko proposamena kritikatu dute beste alderdiek

Aurretik gobernu barruan ez aurkeztea egotzi dio UPNk, eta erabilitako moduak kritikatu ditu oposizioak

joxerra senar
Iruñea
2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Nafarroako udal mapa aldatzekoPSNk herenegun aurkeztutako proposamena kritikatu zuten atzo beste alderdiek. Gobernuko beste bazkideak, UPNk, aurretik eurei ez jakinaraztea leporatu zion alderdi sozialistari. Edukiari begira, PSNk ezarritako irizpideak eta erreforma horretan sortutako «figura administratibo berriak» kritikatu ditu. Patxi Zabaleta NaBaiko eledunaren ustez, proposamena «itxurakeria hutsa da, arreta desbideratzeko egindakoa». Bilduko Maiorga Ramirezek, berriz, aurretik «ikerketa bat» egin behar dela deritzo. Ezkerreko Txema Mauleonek ere erabilitako moduak kritikatu ditu, eta aurretik «gutxieneko hitzarmena» bilatu behar dela deritzo. PPko Eloy Villanuevak ere moduak kritikatu ditu.

Irailean bukatuko da parlamentuak gobernuari udal mapa aldatzeko proposamena egiteko epea. Exekutibo barruan, Roberto Jimenezen departamentuari dagokio ardura. Orain arte, ezer gutxi azaldu ostean, herenegun beste alderdiekin hitz egin gabe bere plana aurkeztu zuen. Hauxe proposatu du: kontzejuak murriztea, 200 biztanletik beherako udalak bateratzea, mankomunitateak eskualde mailako zortzi erakundetan bateratzea eta Iruñerriko metropoli-barrutia sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.